Etxeko tratu txarren eta/edo sexu-erasoen biktimentzako orientazio soziala eta legala
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak > Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei edo familiei laguntza ematea
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Gizarte-zerbitzu espezializatua, tratu txarren edo sexu-erasoen biktima diren pertsonei arreta soziojuridikoa eta psikosoziala ematen diena, genero-ikuspegitik eta indarkeriaren biktima diren emakumeen ahalduntzea bultzatzen duen ikuspegiarekin (2.7.5 fitxa).
Era integralean lantzen dituzte gizarte- eta hezkuntza-arloko eta esku-hartze psikosozialaren eta, hala badagokio, esku-hartze terapeutikoaren beharrak, bai eta tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen ondoriozko aholkularitza soziojuridikoaren beharrak ere.
Bere helburuak honako hauek dira:
- Biktimak babestea.
- Biktimei, eta haiekin bizi diren beste pertsona batzuei, eragindako kalte traumatikotik errekuperatzen laguntzea.
- Emozionalki errekuperatzen eta autoestimua hobetzen laguntzea, distantzia hartuz eta erasotzaileen banaketari aurre egiteko beharrezko gaitasunak eskuratuz.
- Prozeduretan laguntza soziojuridikoa jasotzea eta/edo tratu txarren eta sexu-erasoen ondoriozko gatazkak arintzea.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
- Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako egintzen biktimak.
- Emakume horien inguruko senideak eta gertukoak eta informazioa edo aholkua eskatzen duten profesionalak.
- Biktimarekin bizi diren pertsonak.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
Ez da inolako administrazio-baldintzarik eskatuko.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.
Non eska dezaket zerbitzua?
SATEVI-Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako informazio eta arreta zerbitzu espezializatua
- 24 orduz, asteko 7 egunetan.
- Ez du arrastorik uzten fakturan.
- Eskuragarria 51 hizkuntzatan.
- Entzumen- edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonentzako zeinu-hizkuntzako interpretea.
Informazio gehiago
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ere informazioa eska dezakezu.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.