Zeuk Esan, haurrak eta nerabeak laguntzeko telefonoa
Arriskuan dauden adingabeak eta familiak > Zerbitzuei buruzko informazioa eta orientazioa
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Zerbitzu bat da, telefono bidezkoa edo telematikoa, anonimoa, edozein arazori buruzko informazioa edo laguntza nahi duten haur eta nerabe guztiei zuzendua (2.7.1.1 fitxa).
Era berean, arrisku-egoeraren bat ezagutzen duela uste duen eta nola jokatu behar duen jakiteko orientazioa behar duen edozein pertsona helduri arreta ematen dio.
Urteko 365 egunetan ematen da, honako helburu hauekin:
- Haur eta nerabeei informazioa, orientazioa eta laguntza ematea, behar dutenean.
- Deitu duen pertsona egokienak diren baliabideetara bideratzea.
- Egon daitezkeen babesgabetasun-egoerak detektatzea eta dagokionari jakinaraztea, balora ditzan.
Norentzat?
- Beren ongizateari eragiten dioten arazoak direla-eta, informazioa edo orientazioa behar duten haur eta nerabeak.
- Haur/nerabe batentzako arrisku-egoeraren bat ezagutzen duela uste duen eta nola jokatu jakiteko orientazioa bilatzen duen edozein pertsona.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Ez da inolako baldintzarik eskatzen.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zeuk Esan 116111
Telefonoa: 116111
Web orria: Egin klik hemen
@Zeukesan Instagram eta Facebook-en sartzeko