Etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktimentzako orientazio soziala eta legala

Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Krisi edo zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Tratu txarren edo sexu-erasoen biktima diren pertsonei arreta soziojuridikoa eta/edo psikosoziala ematen dien gizarte-zerbitzu espezializatua, genero-ikuspegitik eta biktima diren emakumeen ahalduntzea bultzatzen duen ikuspegiarekin (2.7.5 fitxa).

Bere helburuak honako hauek dira:

  • Biktimak eta haiekin bizi diren beste pertsona batzuk babestea eta laguntzea, eragindako kalte traumatikoa gainditzeko.
  • Emozionalki errekuperatzen eta autoestimua hobetzen laguntzea, distantzia hartuz eta erasotzaileen banaketari aurre egiteko beharrezko gaitasunak eskuratuz.
  • Laguntza soziojuridikoa jasotzea prozeduretan.

Norentzat?

  • Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen biktimak.
  • Biktimarekin bizi diren pertsonak, adin mugarik gabe.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Inplikatutako pertsonen artean familia- edo bikote-lotura egotea.

Inplikatutako pertsonetako bat gutxienez erroldatuta egotea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan

Aurkitu zure udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzua:

Informazio gehiago:

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako informazio eta arreta zerbitzu espezializatua

Telefonoa: 900 840 111
  • 24 orduz, asteko 7 egunetan.
  • Ez du arrastorik uzten fakturan.
  • Eskuragarria 51 hizkuntzatan.
  • Entzumen- edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonentzako zeinu-hizkuntzako interpretea.
Web orrira sartu