Zerbitzuak eta laguntzak eskuratzeko orientazioa eta informazioa
Herritar guztiak > Zerbitzuei buruzko informazioa eta nola eskuratu
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Informazio-, balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzua da gizarte-prestazioak eta -zerbitzuak jasotzeko gunea. Helburu nagusia da erabiltzaileei gizarte zerbitzuei buruzko informazio egokia ematea eta, hala badagokio, beste arreta sistema batzuetara bideratzea. Horretarako:
- gizarte-zerbitzu eta -prestazioen berri ematen dio pertsonari;
- beharren hasierako balorazioa egiten du,
- prestazio eta zerbitzu egokienetara bideratzen du pertsona,
- zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko izapideak egin eta koordinatzen ditu.
Norentzat?
Zerbitzua herritar guztiei zuzenduta dago, adin mugarik gabe.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Informazio, balorazio, diagnostiko eta orientazio-zerbitzura sartzeko ez dago aldez aurreko baldintzarik.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.