Etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktimentzako orientazio soziala eta legala
Arriskuan dauden adingabeak dituzten familiak > Krisi edo zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzea
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Tratu txarren edo sexu-erasoen biktima diren pertsonei arreta soziojuridikoa eta/edo psikosoziala ematen dien gizarte-zerbitzu espezializatua, genero-ikuspegitik eta biktima diren emakumeen ahalduntzea bultzatzen duen ikuspegiarekin (2.7.5 fitxa).
Bere helburuak honako hauek dira:
- Biktimak eta haiekin bizi diren beste pertsona batzuk babestea eta laguntzea, eragindako kalte traumatikoa gainditzeko.
- Emozionalki errekuperatzen eta autoestimua hobetzen laguntzea, distantzia hartuz eta erasotzaileen banaketari aurre egiteko beharrezko gaitasunak eskuratuz.
- Laguntza soziojuridikoa jasotzea prozeduretan.
Norentzat?
- Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako ekintzen biktimak.
- Biktimarekin bizi diren pertsonak, adin mugarik gabe.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Inplikatutako pertsonen artean familia- edo bikote-lotura egotea.
Inplikatutako pertsonetako bat gutxienez erroldatuta egotea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan
Aurkitu zure udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzua:
Informazio gehiago:
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako informazio eta arreta zerbitzu espezializatua
Telefonoa: 900 840 111
- 24 orduz, asteko 7 egunetan.
- Ez du arrastorik uzten fakturan.
- Eskuragarria 51 hizkuntzatan.
- Entzumen- edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonentzako zeinu-hizkuntzako interpretea.