Zerbitzuak eta laguntzak eskuratzeko orientazioa eta informazioa

Zaintzailea > Zerbitzuei buruzko informazioa eta orientazioa, eta nola eskuratu zerbitzuak

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Informazio, balorazio, diagnostiko eta orientazio-zerbitzuak dira Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako (GZES) prestazio eta zerbitzu guztietara iristeko gunea (1.1 fitxa).

Helburu nagusia da erabiltzaileei informazioa ematea gizarte-prestazio eta zerbitzuetara iristeko, eta, hala badagokio, arreta emateko beste sistema edo politika batzuetako baliabideetara bideratzea. Beraz, honako eginkizun hauek betetzen dituzte:

  • Pertsona eta familiei informazioa ematea GZESren zerbitzu eta prestazioei buruz (ezaugarriak, betekizunak eta prozedurak, kostuak, intentsitateak, bateragarritasunak), beren eskubide eta betebeharrei buruz eta beren eskaeraren bilakaerari buruz.
  • Pertsonaren beharrizanen hasierako balorazioa egitea eta, jarraipena behar duen esku-hartze bat beharrezkoa denean, diagnostiko sozial bat eta arreta pertsonalizatuko plan bat egitea, erabiltzailearen eta bere ingurukoen parte-hartzearekin.
  • Pertsona prestazio eta zerbitzu egokienetara bideratzen du, bere beharrei erantzuteko, Arreta Pertsonalizatuko Plana (APP) eginez.
  • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazio ekonomikoak eta zerbitzuak eskuratzeko izapideak, kudeaketa eta koordinazioa egitea.
  • GZESren arreta eta/edo babesa behar duten biztanleen gizarte-premiak detektatzea eta behar diren jarduerei ekitea.

Lan hori elkarrizketen edo etxez etxeko bisiten bidez egiten da.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Zerbitzua herritar guztiei zuzenduta dago.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

Informazio-, balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzura sartzeko ez dago administrazio-baldintzarik.

Esku-hartzea puntuala bada, ez da diagnostikorik egingo. Diagnostikoaren ondoren, jarraipena behar duen esku-hartze bat beharrezkotzat jotzen bada, Arreta Pertsonalizatuko Plan bat egingo da, pertsonaren adostasunarekin eta parte-hartzearekin.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Informazio, balorazio, diagnostiko eta orientazio zerbitzua ematea udalen ardura da eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez eskaintzen da.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zerbitzuaren eskaera zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan egin behar da.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude edo gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta laguntza hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?