Zerbitzuak eta laguntzak eskuratzeko orientazioa eta informazioa

Zaintzailea > Zerbitzuei buruzko informazioa eta orientazioa, eta nola eskuratu zerbitzuak

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa

Zertan datza?

Informazio-, balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzua da gizarte-prestazioak eta -zerbitzuak jasotzeko gunea. Helburu nagusia da erabiltzaileei gizarte zerbitzuei buruzko informazio egokia ematea eta, hala badagokio, arreta emateko beste sistema edo politika batzuetako baliabideetara bideratzea (1.1 fitxa). Horretarako:

  • gizarte-zerbitzu eta -prestazioen berri ematen dio pertsonari,
  • beharren hasierako balorazioa egiten du,
  • pertsona prestazio eta zerbitzu egokienetara bideratzen du, bere beharrei erantzuteko, Arreta Pertsonalizatuko Plana (APP) eginez,
  • zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko izapideak egin eta koordinatzen ditu.

Norentzat?

Zerbitzua herritar guztiei zuzenduta dago.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

  • Informazio, balorazio eta orientazio-zerbitzura sartzeko ez dago aldez aurreko baldintzarik.
  • Diagnostikoa eta Arreta Pertsonalizatuko Plana egiteko, beharrezkoa da balorazio zehatz bat.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.