Gaixotasun mentala duen pertsonaren zaintzaileak aldi baterako atsedena hartzeko eguneko arreta
Zaintzailea > Zaintzaileen atsedena errazteko zerbitzuak
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Eguneko zentro edo zerbitzuetara aldi baterako sartzea buruko gaixotasuna duten pertsonak, normalean familiako zaintzaileek zaintzen dituztenak etxean (2.5 fitxa).
Helburua da zaintzaileak atsedenerako, aisialdirako eta bere burua zaintzeko denbora pertsonala izatea. Zaintzaileak ere jo dezake zerbitzura, bere eginkizuna aldi baterako betetzea eragozten dion egoera batean dagoelako (bajan dago, oporretara joan behar du...).
Aldi baterako prestazioa ematen den zentro edo eguneko zerbitzuari dagokion zerbitzua da eskaintzen dena.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
Buru gaixotasuna duten pertsonen zaintzaile nagusiak eta senideak, atsedena behar dutenak.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- Gaixotasun mentala duen pertsona eta zaintzailea etxebizitza berean eta dagokion lurralde historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.
- Gaixotasun mentala duten pertsonak eta zaintzaileak eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan bizileku berean erroldatuta egotea.
- Eguneko zerbitzura edo atseden hartzeko egonaldia egingo den eguneko zentrora sartzeko baldintzak betetzea.
- Zaintzailea eta gaixotasun mentala duen pertsona elkarrekin bizi direla egiaztatzea, zaintzaren prestazioa justifikatzen bada Udaleko Gizarte Zerbitzuen txostenaren bidez.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.