Zainketarako eta autozainketarako teknikak eta trebetasunak ikasteko laguntza

Zaintzailea > Zainketarako eta autozainketarako teknikak eta trebetasunak ikasteko laguntza

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Zerbitzu honek mendekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileei zaintzarako eta beren burua zaintzeko ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko aukera ematen die (1.4 fitxa). Horrela, zaintzailearen bizi-kalitatea eta eskaintzen dituen zainketen kalitatea hobetu nahi dira.

Norentzat?

Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileak, familiakoak izan edo ez, eta zaintzaile nagusiak izan edo ez.

Zaintzaile nagusiak eskaera egiten den udalerrian egon behar du erroldatuta.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.