Aldi baterako egonaldia egoitzan, zaintzaileak atseden har dezan

Pertsona 65+ mendekotasuna > Zaintzaileen atsedena errazteko zerbitzuak

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Zaintzaile senideek beren etxeetan artatu ohi dituzten mendekotasuna duten pertsonen aldi baterako egonaldia egoitza-zentroetan (2.5 fitxa).

Zerbitzua aktibatzen da zaintzailea aldi baterako bere funtzioa betetzea eragozten dion egoera batean dagoenean (bajan dago, atseden hartu behar du, oporretara joan behar du…).

Norentzat?

Mendekotasuna duten pertsonen (I., II., III. mailak-25 puntu edo gehiago Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan) zaintzaile nagusiak eta senideak, atsedena behar dutenak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Ezgaitasuna duen pertsona zaindua eta zaintzailea etxebizitza eta udalerri berean erroldaturik egotea.

Etxebizitza berean erroldatuta egotea 12 hilabetez.

Atseden hartzeko egonaldia egingo den egoitza-zerbitzuan sartzeko baldintzak betetzea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.