Laguntza-produktuak erosteko laguntza (ohe artikulatua, gurpil-aulkia, audifonoa…)
Pertsona 65+ mendekotasuna > Laguntza ekonomikoak zuretzat edo zure zaintzaileentzat
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Laguntza ekonomikoa autonomia pertsonalean mugak dituzten pertsonei laguntzeko produktu berreskuraezinak erosteko eta, hala badagokio, instalatzeko erabiltzen da, bai autonomiaz moldatzeko aukerak areagotzeko, bai eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko beste pertsona batzuek ematen dieten laguntza errazteko (3.3.1 fitxa).
Berreskuratu ezin diren laguntza-produktuak dira, beren ezaugarriak direla-eta, besterenezinak direnak eta, beraz, eskatzaile bakar bati edo, salbuespenez, hainbati aldi berean mesede egiten diotenak.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak (I, II edo III graduak-25 puntu edo gehiago Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan).
- Desgaitasuna duten pertsonak =>%33
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- Mendekotasun graduren bat onartuta izatea (I., II. edo III. gradua) edo %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea.
- Prestazioa eskatu zaion Foru Aldundiari dagokion Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea aurreko 12 hilabeteetan.
- Kontzeptu beragatik azken 6 urteetan laguntza edo laguntza teknikorik jaso ez izana (salbuespenak izan ezik).
- Ezarritako gehieneko mugak gainditzen dituen diru-sarrerarik ez izatea.
Zenbatekoa da?
Ordainketa bakarra.
Foru Aldundiek laguntza-produktu mota bakoitzerako gehienezko zenbatekoa zehazten dute.
Bateragarria al da beste laguntza batzuekin?
Edozein zerbitzurekin bateragarria da. Baita helburu bererako beste laguntza batzuekin ere, baldin eta jasotako prestazio ekonomikoen zenbateko osoak gailuaren zenbateko osoa gainditzen ez badu.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Foru-aldundien ardura da berreskuratu ezin diren laguntza-produktuak erosteko laguntza ekonomikoa ematea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan zaitezke.
Prestazio honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta prestazio hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.