Familia-inguruko zainketei laguntzeko prestazioa (FIZPE)

Pertsona 65+ mendekotasuna > Laguntza ekonomikoak zuretzat edo zure zaintzaileentzat

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Familia-inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa - FIZPE diru-laguntza bat da, mendekotasuna duen pertsona familiako kide batek etxean zaintzeko gastuak ordaintzen laguntzeko (3.2.1 fitxa).

Prestazio hori mendekotasuna duen pertsonaren arretarako banakako programan (BAP) sartuta egon behar da.

Onuradunari emandako arretaren kalitatea bermatze aldera, FIZPEak bere baitan hartzen du etxean emandako arretaren ikuskapena, bai eta zaintzailearen prestakuntza eta gaikuntza ere.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Mendekotasuna duten pertsonak (I., II. edo III. graduak).

I. gradua - Mendetasun arina

eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duenean, gutxienez egunean behin, edo autonomia pertsonalerako aldizkako edo mugatutako laguntza behar duenean. Mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 49 puntura.

II. gradua - Mendetasun larria.

Pertsonak eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duenean, egunean bizpahiru aldiz, baina ez duenean zaintzaile baten etengabeko laguntza nahi edo ez duenean laguntza zabalik behar bere autonomia pertsonalerako. Mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 50 puntutik 74 puntura.

III. gradua - Mendetasun oso larria

Pertsonak laguntza behar duenean eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko egunean hainbat aldiz, eta autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsoriala erabat galdua duenez, beste pertsona baten laguntza ezinbestekoa eta etengabea behar duenean edo autonomia pertsonalerako laguntza orokorra behar duenean. Mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 75 puntutik 100 puntura.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

Mendekotasuna duen pertsonaren aldetik:

  • Mendekotasun graduren bat onartua izatea (I., II. edo III. gradua)
  • Prestazioa zein Lurralde historikotako Foru-aldundiari eskatzen zaion, hango udalerriren batean erroldatuta egotea.
  • Espainiako nazionalitatea izatea edo legezko egoitza Espainiako Estatuan izatea (adingabeak izan ezik).
  • Mendekotasun egoera onartzeko eskaera egin aurretik, familia barruko zainketen bidez artatua izatea.
  • Bizigarritasun- eta irisgarritasun-baldintza egokiak dituen etxebizitza bat izatea, zainketa egokiak jasotzeko.
  • Gizarte zerbitzu eskudunek mendekotasuna duen pertsonaren etxebizitza eskura dezaten erraztea, baldintzak betetzen diren edo inguruabarrak aldatzen diren egiaztatzeko.

Zaintzaile nagusiaren aldetik:

  • Adinez nagusia izatea.
  • Ezkontidea edo izatezko bikotekidea, 3. mailara arteko senidea, tutorea edo harreragilea izatea.
  • Mendekotasuna duen pertsonarekin bizitzea eta harekin erroldatuta egotea.
  • Estatuan legezko egoitza izatea.
  • Ez izatea adin aurreraturik artatutako pertsonak II. edo III. graduko mendekotasuna duenean, ez eta mendekotasuna edo desgaitasuna duen pertsona gisa baloratuta egotea ere (=>%65).
  • Mendekotasuna duen pertsona artatzeko gaitasun fisiko eta psikiko nahikoa izatea.
  • Zaintza-lanak egiteko denbora nahikoa izatea.
  • Arreta Pertsonalizatuko Planean agertzea, eta mendekotasun egoeran dagoen pertsona zaintzeko eta artatzeko behar diren konpromisoak formalki hartzea.
  • Gizarte zerbitzuek agindutako zainketei buruzko laguntza eta prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko prest egotea.
  • Gizarte-zerbitzuek edo, hala badagokio, etxez etxeko laguntza-zerbitzuak edo eguneko zerbitzuak edo zentroak ematen dituzten jarraibideei, irizpideei edo gomendioei erantzutea.

Zenbatekoa da?

Urtean 12 ordainsari ordaintzen dira.

Foru-aldundiek urtero finkatzen dute gehieneko zenbatekoa, eta pertsona bakoitzak jasoko duen zenbatekoa kalkulatzeko, zenbait faktore hartzen dira kontuan:

  • Mendetasun-gradua eta -puntuak.
  • Eskatzen duen pertsonaren gaitasun ekonomikoa.
  • Beste gizarte-zerbitzu batzuk erabiltzen diren ala ez.
  • Antzeko beste prestazio edo osagarri batzuk kobratzea

Bateragarria al da beste laguntza batzuekin?

FIZPE ez da bateragarria SAAD Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren beste prestazio ekonomiko batzuekin (Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa izan ezik),

Baina bateragarria da mendetasunari arreta emateko zerbitzu guztiekin, egoitza- edo ostatu-zentroetako egonaldi iraunkorrekin izan ezik. Aldi baterako egonaldia egoitzan eginez gero, laguntza eten egingo da aldi baterako, egonaldia amaitu arte.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Familia Inguruneko Zainketetarako eta Profesionalak ez diren Zaintzaileei Laguntzeko Prestazio Ekonomikoa - FIZPE Foru Aldundien ardura da.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zerbitzuaren eskaera zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan egin behar da.

Prestazio honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta prestazio hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?