Laguntza-produktuak: ohe artikulatua, gurpil-aulkia, audifonoa…
Mendekotasuna duen 65+ pertsona > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Zerbitzu honek laguntza ekonomikoak ematen ditu, edo desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen autonomia pertsonala hobetzeko balio duten laguntza-produktuak eskaintzen ditu (2.7.2.2 fitxa).
Helburu horrekin, dauden laguntza-produktuei buruzko orientazioa ematen du, produktu horietarako sarbidea errazten du, bai eta horien erabilerari buruzko oinarrizko entrenamendua ere.
Laguntza-produktutzat (edo laguntza teknikotzat) hartzen da mugak arintzen edo ezabatzen dituen tresna edo sistema tekniko oro. Ohe artikulatua, dutxarako aulkia, mobilizaziorako garabia, gurpil-aulkia, entzumen-protesia, pertsonen arteko komunika gailua, komunikaziorako gailu informatikoa eta abar izan daitezke.
Laguntza teknikoak (laguntza-produktuak) honako hauek izan daitezke:
- Berreskuragarriak, onuradun batek baino gehiagok erabili ahal dituztenean; kasu horietan, mailegu bat egiten da;
- Berreskuraezinak, pertsona bakar batek erabil ditzakeenean; kasu horretan, laguntza ekonomiko bat ematen da horiek erosteko.
Laguntza berreskuragarrietarako, zerbitzu hau dago, eta berreskuratu ezin direnetarako, laguntza-produktuak erosteko laguntza.
Zerbitzua etxean zein egoitzetan eskaintzen da.
Norentzat?
- % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak, edo
- mendekotasun duten pertsonak (I.,II. eta III. graduak).
Zenbat balio du?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta produktu motaren arabera.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Desgaitasuna =>%33 eta/edo mendekotasuna onartua izatea (I.,II. eta III. graduak).
Adin-mugarik gabe (entzuteko protesiak izan ezik, 16 urte edo gehiago).
Aurreko 12 hilabeteetan EAEn erroldatuta egon izana.
Azken 6 urteetan kontzeptu beragatik diru-laguntzarik jaso ez izana (salbuespenak salbuespen).
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.