Zure etxebizitzaren eta/edo zure bainugelaren irisgarritasuna hobetzea
Mendekotasuna duen 65+ pertsona > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Zerbitzuak orientazioa eskaintzen du, desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen autonomia pertsonala hobetzeko asmoz, ohiko etxebizitzako oztopoak —bainua barne— ezabatzeko aukera ematen duten egokitzapenei buruz (2.7.2.2 fitxa). Obren diseinua eta gauzatzea finantzatzen da, eta, zerbitzua ematea ezinezkoa bada, diru laguntzak ematen dira.
Norentzat?
- %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak.
- Mendekotasuna duten pertsonak (I., II. eta III. graduak).
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta egokitzapen motaren arabera.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Desgaitasuna =>%33 eta/edo mendekotasuna onartua izatea (I., II. eta III. graduak).
Aurreko 12 hilabeteetan EAEn erroldatuta egon izana.
Egokitzapen zerbitzuan lehenago sartu ez izana, salbu mugikortasun zailtasunak larriagotu badira eta beste egokitzapen batzuk egin behar badira.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.