II. eta III. graduko mendetasuna duten adinekoentzako eguneko zentroa
Pertsona 65+ mendekotasuna > Eguneko zentro baterako sarbidea
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Zerbitzu honek eguneko arreta eskaintzen die beren ohiko ingurunean, mendekotasuna edukitzeagatik, artatu ezin diren premiak dituzten adinekoei (2.2.1 fitxa). Mendekotasuna duen pertsonaren autonomia-mailari eustea eta haren ohiko zaintzaileei laguntzea da helburua.
Banakako zerbitzu integrala da, eta, hala, malgutasun-irizpideak aplikatzen dira, zerbitzua pertsonaren behar eta lehentasunetara hobeto egokitzeko.
Intentsitate ertain eta handiko zerbitzua da, eta hauek bermatzen dira:
- zaintzaileak etengabe egotea.
- zerbitzu medikoa eta erizaintzakoa ematea, hala badagokio.
- diziplina anitzeko profesional-talde baten laguntza, ongizate fisiko, psikologiko eta sozialera bideratutako arreta integrala emateko.
Eguneko arreta zerbitzuan adineko erabiltzaileari eskaintzen zaio: estimulazio, hezkuntza eta aisialdi esku-hartzea, esku-hartze psikosoziala, laguntza eta garraio egokitua, beharrezkoa denean. Otordu-zerbitzua eta higiene pertsonalerako zerbitzua ere dituzte. Azkenik, erabiltzaileen beharren arabera, osasun-zerbitzuak eskain ditzakete: erizaintzako arreta, arreta medikoa, errehabilitazioa, jarduera terapeutikoak…
Zerbitzuaren erabilera aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
II. eta III. graduko mendekotasuna duten 65 urtetik gorako pertsonak (mendekotasuna baloratzeko baremoan 50 puntutik 100 puntura izanik), intentsitate ertain edo handiko laguntza behar dutenak eguneroko jarduerak egiteko.
II. gradua - Mendetasun larria.
Pertsonak eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duenean, egunean bizpahiru aldiz, baina ez duenean zaintzaile baten etengabeko laguntza nahi edo ez duenean laguntza zabalik behar bere autonomia pertsonalerako.
III. gradua - Mendetasun oso larria
Pertsonak laguntza behar duenean eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko egunean hainbat aldiz, eta autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsoriala erabat galdua duenez, beste pertsona baten laguntza ezinbestekoa eta etengabea behar duenean edo autonomia pertsonalerako laguntza orokorra behar duenean.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- 65 urte edo gehiago izatea.
- Mendekotasuna edukitzea (50 puntu edo gehiago mendekotasunaren balorazio-baremoan).
- Intentsitate ertain edo handiko laguntza behar izatea.
- Eskaera egiten den Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.
Zein da zerbitzuaren kostua?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.