II edo II. graduko mendetasuna duten adinekoentzako egoitza
Pertsona 65+ mendekotasuna > Egoitza edo tutoretzapeko apartamentu batera sartu
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
II. eta III. graduetan mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako ohiko etxebizitza gisa -eta, salbuespen gisa, I. graduan- erabiltzen diren egoitza-zentroak, beren ohiko ingurunean geratu ezin dutenak (2.4.1 fitxa). Laguntza handia behar duten pertsonentzako zentroak dira, eta honako hauek bermatzen dituzte:
- zaintzaileak etengabe egotea egunean 24 orduz;
- zerbitzu medikoa eta erizaintzakoa ematea;
- diziplina anitzeko profesional-talde baten laguntza, ongizate fisiko, psikologiko eta sozialera bideratutako arreta integral baterako.
Zentroak osasun- eta gizarte-arreta bizia, aldi berekoa, koordinatua eta egonkorra behar duten adinekoak artatzen dituenean, izaera soziosanitarioa du.
Egoitzetan honako gizarte-prestazio hauek sartzen dira:
- Informazioa.
- Jarraipenaren balorazioa.
- Bitartekaritza.
- Arreta pertsonala.
- Gizarte eta hezkuntzako esku-hartzea eta esku-hartze psikosoziala:
- Esku-hartze estimulatzailea edo errehabilitatzailea: psikoestimulazioa, oroimenean entrenatzea, errealitatera bideratzea, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak garatzeko ariketak.
- Esku-hartze hezitzailea: aisia eta jarduera hezitzaile-kulturalak.
- m Esku-hartze psikosoziala: funtzio psikoafektiboetan esku hartzea, portaera-nahasteen maneiua barne.
- Gizarte-laguntza.
- Otordu zerbitzua (gosaria, bazkaria, askaria, afaria), garbitegia eta garbiketa ere sartzen dira.
- Osasun-prestazioei dagokienez: erizaintzako arreta, arreta medikoa, errehabilitazioa eta laguntza psikologikoa.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
65 urte edo gehiagoko pertsonak, II. edo III. graduko mendekotasuna dutenak- Mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 50 eta 100 bitarteko puntuazioa (I. gradukoak ere, salbuespenez, Aldundiek hala aurreikusten badute eta salbuespen hori preskripzio teknikoan behar bezala justifikatzen bada). Elkarbizitza-unitatea mantentzeko, eskatzailearekin batera sar daitezke zerbitzuan: ezkontidea edo izatezko bikotekidea, ohiko bizikidetza-harremana duena, eta, salbuespen gisa, haren ardurapean dauden seme-alabak.
I. gradua - Mendetasun arina
eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duenean, gutxienez egunean behin, edo autonomia pertsonalerako aldizkako edo mugatutako laguntza behar duenean. Mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 49 puntura.
II. gradua - Mendetasun larria.
Pertsonak eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duenean, egunean bizpahiru aldiz, baina ez duenean zaintzaile baten etengabeko laguntza nahi edo ez duenean laguntza zabalik behar bere autonomia pertsonalerako. Mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 50 puntutik 74 puntura.
III. gradua - Mendetasun oso larria
Pertsonak laguntza behar duenean eguneroko bizitzako oinarrizko hainbat jarduera egiteko egunean hainbat aldiz, eta autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsoriala erabat galdua duenez, beste pertsona baten laguntza ezinbestekoa eta etengabea behar duenean edo autonomia pertsonalerako laguntza orokorra behar duenean. Mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 75 puntutik 100 puntura.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- 65 urte edo gehiago izatea. Adin-muga hori ez zaio aplikatuko bizikidetza-unitatea mantentzeko laguntzaile gisa sartu daitekeen familiari (ezkontidea, izatezko bikotekidea edo odolkidetasuneko bigarren mailara arteko familiak)
- II. edo III. graduko mendekotasuna baloratzea (MBBn 50 eta 100 bitarteko puntuazioa) ; intentsitate handiko Laguntza behar izatea eguneroko jarduerak egiteko.
- Eskabidea aurkezteko unean Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.
- Aldi baterako egonaldien kasuan, aldi baterako egoitza-aukera bat behar duen pertsona izatea, ezin duelako behar den zaintza jaso bere ohiko bizilekuan, edo zaintzaile nagusiak atseden har dezan.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Ordainketa partekatua behar duen zerbitzua, onuradunaren egoera ekonomikoaren eta baliabidea erabiltzeko moduaren arabera.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zerbitzuaren eskaera zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan egin behar da.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude edo gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.