II edo II. graduko mendetasuna duten adinekoentzako egoitza

Pertsona 65+ mendekotasuna > Egoitza edo tutoretzapeko apartamentu batera sartu

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Beren ohiko ingurunean egon ezin diren eta mendekotasuna duten adinekoentzako ohiko etxebizitza gisa erabiliko diren zentroak (2.4.1 fitxa). Laguntza handia behar duten pertsonentzako egoitzak dira, honako hauek bermatzen dituztenak:

  1. zaintzaileak etengabe egotea egunean 24 orduz;
  2. zerbitzu medikoa eta erizaintzakoa;
  3. diziplina anitzeko profesional-talde baten laguntza, arreta integrala emateko.

Egoitzek arreta pertsonala, gizarte-laguntza, estimulazio edo errehabilitazio esku-hartzea, aisialdia eta hezkuntza eta kultura jarduerak eta esku-hartze psikosoziala eskaintzen dituzte. Otordu zerbitzua (gosaria, bazkaria, askaria, afaria), garbitegia eta garbiketa ere sartzen dira. Osasun-prestazioei dagokienez, erizaintzako arreta, arreta medikoa, errehabilitazioa eta laguntza psikologikoa sartzen dira.

Norentzat?

65 urte edo gehiagoko pertsonak, II. edo III. graduko mendekotasuna dutenak (I salbuespenez). Harekin bizi ohi den pertsona ere (senidea edo ezkontidea) sartu ahal izango da egoitzara.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua, onuradunaren ekonomiaren eta baliabidea erabiltzeko modalitatearen arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

65 urte edo gehiago izatea. Adin muga hori ez zaio aplikatzen laguntzaile gisa sartzen den senideari.

II. edo III. graduko mendekotasuna baloratzea; intentsitate handiko Laguntza behar izatea eguneroko jarduerak egiteko.

Eskaera egiten den Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.