I. graduko mendetasuna duten pertsonentzako babestutako apartamentuak edo etxebizitzak

Pertsona 65+ mendekotasuna > Egoitza edo tutoretzapeko apartamentu baterako sarbidea

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Iraupen luzeko ostatua, mendekotasuna duten adinekoentzat (I. gradua, MBBn 25 eta 49 bitarteko puntuazioa) (1.9.3 eta 1.9.4 fitxak).
Intentsitate txikiko zerbitzua da, eta erabiltzaileei laguntzeko funtzio jakin batzuk egiteko langileak ditu (tutoretza, gainbegiratzea, laguntza, arreta pertsonala, etxeko laguntza, etab.).

Haren helburuak dira komunitatean irautea erraztea, autonomia pertsonala hobetzea, isolamendua saihestea eta segurtasun sentimendua indartzea.

Bizikidetza-unitateari eusteko, eskatzailearekin batera sar daitezke zerbitzuan: ezkontidea edo izatezko bikotekidea, ohiko bizikidetza-harremana duena, eta, salbuespen gisa, haren ardurapean dauden seme-alabak.

Bi aldaera ditu (edo bien arteko konbinazio bat):

  1. Tutoretzapeko apartamentuak: zerbitzu komunak dituzten apartamentu independenteen multzoa, hautazko erabilera dutenak.
  2. Etxebizitza komunitarioa: ekipamendu kolektiboa, etxebizitza arruntak dituen eraikin batean, beste gizarte-ekipamendu batzuekin edo eraikin berezi batean koka daitekeena.

Norentzat?

Mendekotasuna duten adineko pertsonak (I. gradua, MBBn 25 eta 49 bitarteko puntuazioa), ostatu hartzeko aukera egokia behar dutenak eta/edo bizikidetza- edo bakardade-arazoak dituztenak eta/edo eguneroko jarduerak egiteko laguntza behar dutenak.

Zein da zerbitzuaren kostua?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

65 urte edo gehiago izatea.

I. graduko mendetasun (MBBn 25 eta 49 arteko puntuazioa).

Intentsitate txikiko laguntza behar izatea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.