Aldi baterako egonaldia egoitzan, zaintzaileak atseden har dezan

Pertsona 65+ mendekotasuna > Egoitza edo tutoretzapeko apartamentu batera sartu

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Familia zaintzaileek beren etxeetan artatu ohi dituzten mendekotasuna duten pertsonen aldi baterako egonaldia egoitza-zentroetan (2.5 fitxa).

Zerbitzua aktibatzen da zaintzailea aldi baterako bere funtzioa betetzea eragozten dion egoera batean dagoenean (bajan dago, atseden hartu behar du, oporretara joan behar du…).

Norentzat?

Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaile nagusiak eta senideak, atsedena behar dutenak. (I., II, III. Graduak- 25 puntu edo gehiago Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan)

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Mendekotasuna duen pertsona eta zaintzailea etxebizitza eta udalerri berean erroldaturik egotea.

Etxebizitza berean erroldatuta egotea 12 hilabetez.

Atseden hartzeko egonaldia egingo den egoitza-zerbitzuan sartzeko baldintzak betetzea.

Zaintzailea eta mendekotasuna duen pertsona elkarrekin bizi direla egiaztatzea, zainketak Udaleko Gizarte Zerbitzuen txostenaren bidez justifikatzen badira.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.