Esku-hartze psikosoziala tratu txarrak gertatzen diren familietan
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak > Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei edo familiei laguntza ematea
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Familiako dinamika desegokien ondorioz (tratu txarrak, abandonua, arduragabekeria, abusuak…), kideren bat babesik gabe duten familiekin egiten diren esku-hartze sozial, hezitzaile edota terapeutikoak dira (2.7.3.1 fitxa). Esku-hartzeen helburua da:
- Familiei portaera desegokiak ordezten laguntzea, kideak behar bezala zaintzeko behar diren gaitasunak eskuratuz.
- Familiako bizikidetza gehiago honda dadin saihestea.
Familiako esku-hartze espezializatu horiek banaka, familian edo taldean egin daitezke; baita familiaren etxean bertan, bai etxetik kanpo.
Norentzat?
Kideren bat, adingabea edo adinez nagusia, babesgabetasun larrian duten familiak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Familiako kideren baten babesgabetasun larriaren diagnostikoa.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik erroldatuta egotea adingabeekin esku hartzen denean.
Genero-indarkeriaren biktimei ez zaie inolako administrazio-baldintzarik eskatzen.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
SATEVI zerbitzuan informazio espezializatua eman diezazukete- 900 840 111