Emakumeen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazio zerbitzua – SATEVI
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak > Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako larrialdiko arreta
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Genero-indarkeria jasaten duten emakumeei informazioa eta laguntza psikologikoa ematen dien telefono bidezko zerbitzua edo zerbitzu telematikoa (2.7.1.2 fitxa).
Egunean 24 orduz, urtean 365 egunetan funtzionatzen du. Zerbitzu konfidentziala da, era anonimoan dei daitekeena, eta honako hau eskaintzen du:
- Entzute aktiboa, laguntza emozionala eskainiz.
- Emakume biktimeen ingurune hurbilenean dauden baliabideei buruzko informazioa: gizarte-zerbitzuak, osasun-zerbitzuak, judizialak, polizialak eta beste.
- Emakumeak esku hartzeko baliabideetan hitzordua eskatu nahi duenean, bertara bideratu.
Norentzat?
- Indarkeria matxistaren, mutilazioaren edo salerosketaren biktima diren emakumeak.
- Emakume horien inguruko senideak eta gertukoak eta informazioa edo aholkua eskatzen duten profesionalak.
- Egoera horiei eta eskura dauden baliabideei buruzko informazioa bilatzen duten pertsonak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Ez da inolako baldintza administratiborik eskatzen.
Non eska dezaket zerbitzua?
SATEVI - Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako informazio eta arreta zerbitzua
Telefonoa: 900 840 111
- 24 orduz, asteko 7 egunetan.
- Ez du arrastorik uzten fakturan.
- Eskuragarria 51 hizkuntzatan.
- Entzumen- edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonentzako zeinu-hizkuntzako interpretea.
Informazio gehiago
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ere informazioa eska dezakezu.