Berehalako harrera indarkeriaren biktima diren emakumeentzat

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak > Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako larrialdiko arreta

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Berehalako eta premiazko harrera-zerbitzu bat da, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan erabil daitekeena, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzat eta haren mende dauden pertsonentzat ere (2.4.6 fitxa).

Egonaldi laburreko bizileku-baliabide bat da, beharrak baloratzeko eta, ondoren, baliabide egokienera bideratzeko beharrezkoa den epean.

Bere helburuak honako hauek dira:

  • Indarkeria matxistaren egoerei berehala erantzutea.
  • Indarkeriaren egoera dela eta, ohiko etxebizitza utzi behar izan duten emakumeei aldi baterako bizitokia ematea, haien mende dauden pertsonekin batera (beren ardurapeko seme-alabak edo mendeko beste pertsona heldu batzuk).
  • Ingurune segurua eta laguntza egokiak eskaintzea beharrezkotzat jotzen dituzten aldaketei aurre egiteko.
  • Beharrezko aholkularitza, informazioa eta laguntza eskaintzea, laguntza-baliabide egokienetarako sarbidea erraztuz.
  • Autoestimua mantentzen eta/edo berreskuratzen laguntzea, baita bizitza autonomoa garatzeko eta gizarteratzeko ibilbidea bideratzeko trebetasunak ere.
  • Laguntza eta babes soziala ematea, modu intentsiboan, norberaren beharren arabera.
  • Segurtasun-sentimendua indartzea.

Helburu horiekin, honako zerbitzu hauek eskaintzen dira: informazioa, orientazioa, balorazioa, diagnostikoa, esku-hartze hezitzailea eta psikosoziala, laguntza, arreta soziojuridikoa eta, hala badagokio, zaintza. Otordu-zerbitzua, garbitegia eta eremu komunen garbiketa barne har ditzakete.

Baliabide horien kokapena konfidentziala izan ohi da, bertan bizi diren emakumeen segurtasuna bermatzeko.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak, larrialdiko arreta behar dutenak eta ordezko bizitokirik ez dutenak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Indarkeria matxistarengatik arriskuan dagoen emakumea.
  • Larrialdiko esku-hartze bat behar izatea.
  • 18 urte edo gehiago izatea (edo adingabe emantzipatua izatea).
  • Etxebizitza alternatiborik ez izatea, segurtasun-baldintzetan bizi ahal izateko.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Harrera Zerbitzua ematea Foru Aldundien ardura da.

Non eska dezaket zerbitzua?

SATEVI-Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako informazio eta arreta zerbitzu espezializatua

Telefonoa: 900 840 111
  • 24 orduz, asteko 7 egunetan.
  • Ez du arrastorik uzten fakturan.
  • Eskuragarria 51 hizkuntzatan.
  • Entzumen- edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonentzako zeinu-hizkuntzako interpretea.
Web orrira sartu
  • Ertzaintza (112),
  • Gizarte-larrialdietarako zerbitzuak, oinarrizko gizarte-zerbitzuak eta gizarte-zerbitzu espezializatuak.
  • ñ>

Informazio gehiago

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eska dezakezu informazioa.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?