Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera etxea
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak > Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-zentroak eta pisuak
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Matxista indarkeriaren biktima diren emakumeei eta haien ardurapean dauden pertsonei ostatua eskaintzen die, betiere babes neurririk behar ez badute (1.9.1 fitxa). Helburua da emakumeei suspertzen eta etxeko indarkeriak eragindako krisi-egoerak gainditzen laguntzea, eta haien segurtasun-sentimendua indartzea.
Aldi baterako (4 hilabete arte, luzagarriak) eta laguntza-intentsitate txikiko baliabidea da. Pisuan ez dago langilerik modu iraunkorrean, baina Udaleko Gizarte Zerbitzuaren laguntza du, beste baliabide espezializatu batzuekin koordinatuta lan egiten baitu.
Etxebizitzak eraikin arrunt batean daude, baina neurriak hartzen dituzte beren kokapenaren konfidentzialtasuna bermatzeko.
Norentzat?
Matxista indarkeriaren biktima diren emakumeak eta haien kargura dauden pertsonak, aldi baterako ostatua behar dutenak, babes-neurririk gabe.
Zein da kostua?
Doako zerbitzua da.
Nora jo behar dut zerbitzua eskatzeko?
SATEVI-Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako informazio eta arreta zerbitzu espezializatua
- 24 orduz, asteko 7 egunetan.
- Ez du arrastorik uzten fakturan.
- Eskuragarria 51 hizkuntzatan.
- Entzumen- edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonentzako zeinu-hizkuntzako interpretea.
Informazio gehiago
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura ere jo dezakezu.