Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako egonaldi ertaineko harrera

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak > Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-zentroak eta pisuak

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Harrera zentroak, egonaldi ertainekoak, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta haien kargura dauden pertsonei arreta, babesa eta ostatua eskaintzen dietenak (2.4.6 fitxa). Zentro horiek intentsitate handiko laguntza soziohezitzailea eta psikosoziala eskaintzen dute, genero-ikuspegitik eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen duen ikuspegiarekin.

Bere helburuak honako hauek dira: etxetik alde egin behar izan duten emakumeei ostatu eta ingurune seguru bat eskaintzea, aholkularitza eta laguntza intentsiboa eskaintzea, eta bizitza autonomoa mantentzeko autoestimua eta trebetasunak berreskuratzeko laguntza ematea.

Helburu horiekin, honako zerbitzu hauek eskaintzen dira: informazioa, orientazioa, balorazioa, diagnostikoa, esku-hartze hezitzailea eta psikosoziala, laguntza, arreta soziojuridikoa eta, hala badagokio, zaintza. Kokapena konfidentziala izan ohi da, segurtasuna bermatzeko.

Norentzat?

Matxista eremuan tratu txarren biktima diren emakumeak eta haien seme-alabak, iraupen ertaineko esku-hartze intentsiboa eta espezializatua behar dutenak

Zein da zerbitzuaren kostua?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Tratu txarrengatik arriskuan dagoen emakumea.

Iraupen ertaineko laguntza intentsiboa, integrala eta espezializatua behar izatea.

18 urte edo gehiago izatea (edo adingabe emantzipatua izatea).

Etxebizitza alternatiborik ez izatea, segurtasun-baldintzetan bizi ahal izateko.

Non eska dezaket zerbitzua?

SATEVI-Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako informazio eta arreta zerbitzu espezializatua

Telefonoa: 900 840 111
  • 24 orduz, asteko 7 egunetan.
  • Ez du arrastorik uzten fakturan.
  • Eskuragarria 51 hizkuntzatan.
  • Entzumen- edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonentzako zeinu-hizkuntzako interpretea.
Web orrira joan
Gizarte Larrialdiko Zerbitzuak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Gizarte Zerbitzu Espezializatuak

Informazio gehiago

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ere informazioa eska dezakezu.