Berehalako harrera indarkeriaren biktima diren emakumeentzat
Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak > Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-zentroak eta pisuak
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Berehalako eta premiazko harrera-zerbitzua, eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan, matxista tratu txarren biktima diren emakumeentzat (eta haien mende dauden pertsonentzat)(2.4.6 fitxa).
Egonaldi laburreko ostatu-baliabide bat da, egoera baloratzen da eta baliabide egokienera bideratzen da.
Zerbitzu hauek ditu: informazioa, orientazioa, balorazioa, diagnostikoa, esku-hartze hezitzailea eta psikosoziala, laguntza, arreta soziojuridikoa eta, hala badagokio, zaintza. Otordu-zerbitzua, garbitegia eta eremu komunen garbiketa barne har ditzakete.
Bere helburuak honako hauek dira: tratu txarren egoerei berehalako arreta ematea, etxetik alde egin behar izan duten emakumeei ingurune seguru bat eskaintzea, aholkularitza eta laguntza intentsiboa ematea, bai eta autoestimua eta bizitza autonomoa mantentzeko trebetasunak berreskuratzeko laguntza ematea ere.
Baliabide horien kokapena konfidentziala izan ohi da, bertan bizi diren emakumeen segurtasuna bermatzeko.
Norentzat?
Matxista tratu txarren biktima diren eta larrialdiko arreta behar duten emakumeak.
Zein da zerbitzuaren kostua?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Tratu txarrengatik arriskuan dagoen emakumea.
Larrialdiko esku-hartze bat behar izatea.
18 urte edo gehiago izatea (edo adingabe emantzipatua izatea).
Etxebizitza alternatiborik ez izatea, segurtasun-baldintzetan bizi ahal izateko.
Baldintza bakarra preskripzio teknikoa da; zuzeneko sarbideko zerbitzua da, hau da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik aurretik pasatu gabe eskura daiteke zerbitzua
Non eska dezaket zerbitzua?
SATEVI - Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei informazioa eta arreta emateko zerbitzu espezializatua
- 24 orduz, asteko 7 egunetan.
- Ez du arrastorik uzten fakturan.
- Eskuragarria 51 hizkuntzatan.
- Entzumen- edo hizketa-desgaitasuna duten pertsonentzako zeinu-hizkuntzako interpretea.
Ertzaintza (112)
Informazio gehiago
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ere informazioa eska dezakezu.