Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak > Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako prestazio ekonomikoa

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Matxista-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomiko bat da, diru-sarrerarik ez badute, langabezian badaude eta lan merkatuan sartzeko zailtasunak badituzte ematen dena (3.1.2 fitxa).

Pestazioaren helburua da tratu txarren egoeratik irteten laguntzea, eta, aldi horretan, emakumeak bere egoera egonkortzea eta dagozkion pentsioak edo prestazio ekonomikoak bideratzea.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Matxista-indarkeriaren biktima diren emakumeak, adin nagusikoak edo emantzipatuak.

Zenbatekoa da?

Ordainketa bakarra.

Prestazioaren zenbatekoa aldatu egiten da emakumeak bere kargura dituen pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen arabera.

Nolanahi ere, laguntzak langabezia-sorospenaren zenbatekoa du erreferentziatzat, eta, oro har, 6 hilabeteko sorospenaren baliokidea da:

  • Biktimak % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna onartua duenean, haren zenbatekoa subsidioko 12 hilabeteren baliokidea da.
  • Biktimak berarekin bizi diren pertsonak baditu bere kargura, zenbatekoa subsidioko 18 hilabeteren baliokidea izan ahalko da.
  • Baldin eta, familia-erantzukizunak izanik, biktimak edo haren kargura dauden pertsonetako batek, harekin bizi izanik, ofizialki % 33ko desgaitasuna edo handiagoa onartuta badu, haren zenbatekoa subsidioko 24 hilabeteren baliokidea izan ahalko da.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Erasotzailearekin edo ustezko erasotzailearekin bikote harremana behin betiko amaitu izana.
  • Genero-indarkeriaren biktima dela egiaztatzea (babes-agindua, kondena-epaia edo, salbuespenez, Ministerio Fiskalaren txostena), eskaera egiten den unean indarrean dagoena eta indarrean jartzen den egunetik urtebeteko antzinatasuna baino gehiago ez duena.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin, etenik gabe.
  • Langabea izatea, lan-kontraturik ez izatea.
  • Ez laguntza hori ez genero-indarkeriaren biktimentzako gizarteratzeko errenta aktiboa jaso ez izana.
  • Dagokion foru-ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatea.
  • Dirusarreren muga ekonomikorik ez gainditzea, hau da, indarrean dagoen Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) %75 ez gainditzea, aparteko bi ordainsarien zati proportzionala kontatu gabe.

Bateragarria al da beste laguntza batzuekin?

Bateraezina da helburu bera duen beste edozein prestazioarekin.

Bateragarria da Indarkeriazko Delituen eta Sexu Askatasunaren Aurkako Delituen Biktimentzako Laguntzei eta Asistentziari buruzko abenduaren 11ko 35/1995 Legean aurreikusitako laguntzekin, bai eta diru-sarreren maila bermatzeko beste prestazio ekonomiko batzuekin ere. Horiek diru-sarreratzat hartuko dira beharrizan-baldintzetan eskuratzeko baldintza gisa eskatzen den errenta-maila zehazteko.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Zerbitzua ematea Eusko Jaurlaritzaren ardura da.

Non eska dezaket zerbitzua?

Eusko Jaularitza-Matxista-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako dirulaguntzak

  • Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua.
  • SATEVI zerbitzuan informazio espezializatua eman diezazukete- 900 840 111.
  • Web orrira sartu

    Informazio gehiago

    Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ere informazioa eska dezakezu.

    Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

    Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?