Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoa

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak > Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako prestazio ekonomikoa

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Prestazio ekonomikoa bikotekide edo bikotekide ohiaren genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei ematen zaie, baldin eta diru-sarrerarik ez badute, langabezian badaude eta merkatuan sartzeko zailtasunak badituzte (3.1.2 fitxa).

Prestazioaren helburua da tratu txarren egoeratik irteten laguntzea, eta, aldi horretan, emakumeak bere egoera egonkortzea eta berari eta bere kargura dauden pertsonei dagozkien pentsioak edo prestazio ekonomikoak izapidetzea ahalbidetzea.

Norentzat?

Matxista-indarkeriaren biktima diren emakumeak, adin nagusikoak edo emantzipatuak.

Zenbatekoa da?

Ordainketa bakarra.

Prestazioaren zenbatekoa aldatu egiten da emakumeak bere kargura dituen pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen arabera. Nolanahi ere, laguntzaren erreferentea langabezia-subsidioaren zenbatekoa da, eta, oro har, sei hilabeteko laguntzaren baliokidea da.

Bateragarria al da beste laguntza batzuekin?

Bateraezina da helburu bera duen beste edozein prestazioarekin.

Bateragarria da Indarkeriazko Delituen eta Sexu Askatasunaren aurkako Delituen Biktimentzako Laguntzei eta Asistentziari buruzko 35/1995 Legean aurreikusitako laguntzekin, bai eta diru-sarreren maila bermatzeko beste prestazio ekonomiko batzuekin ere.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Erasotzailearekin bikote harremana bukatuta izatea.

Matxista-indarkeriaren biktima dela egiaztatzea.

EAEn erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin.

Langabea izatea, lan-kontraturik ez izatea.

Ez laguntza hori ez matxista-indarkeriaren biktimentzako gizarteratzeko errenta aktiboa jaso ez izana.

Diru-sarreren muga ekonomikoa ez gainditzea (lanbide arteko gutxieneko soldataren %75).

Non eska dezaket zerbitzua?

Eusko Jaularitza-Matxista-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako dirulaguntzak

  • Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua.
  • SATEVI zerbitzuan informazio espezializatua eman diezazukete -900 840 111.
  • Web orrira sartu

    Informazio gehiago

    Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ere informazioa eska dezakezu.