Mendekotasun, desgaitasun, bazterketa edo babesgabetasun egoeren balorazioa

Herritar guztiak > Zerbitzuei buruzko informazioa eta nola eskuratu

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzuak mendekotasun-, desgaitasun-, bazterkeria- edo babesgabetasun-egoeraren balorazioa egiten du.

Ondoren, zerbitzu edo prestazio ekonomikorantz bideratzen ditu eskatzaileak, edo bien konbinaziorantz, beren beharrei hobeto erantzuteko, betiere horiek eskuratzeko baldintzak betetzen badituzte.

Era berean, zerbitzuak, erabiltzailearekin eta/edo familiarekin lankidetzan, dagozkion diagnostikoak edo plan espezializatuak adosten ditu. Egokia bada, erabiltzailea beste arreta-sistema batzuetako baliabideetara bideratzen du.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Zerbitzua herritar guztiei zuzenduta dago, adin mugarik gabe, betiere mendekotasun, desgaitasun, bazterketa edo babesgabetasun egoeran daudela uste badute.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Balorazioa eskatzen den lurraldeko udalerrian erroldatuta egotea (adingabeen babesgabetasun kasuan izan ezik).
  • Mendekotasun, desgaitasun, babesgabetasun edo bazterkeria-egoeran egotearen zantzuak izatea.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Balorazio, diagnostiko eta orientazio zerbitzua ematea foru aldundien ardura da.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude edo gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta laguntza hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?