Mendekotasun, desgaitasun, bazterketa edo babesgabetasun egoeren balorazioa

Herritar guztiak > Zerbitzuei buruzko informazioa eta nola eskuratu

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Balorazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzuak mendekotasun-, desgaitasun-, bazterkeria- edo babesgabetasun-egoeraren balorazioa egiten du.

Hortik abiatuta, zerbitzu edo prestazio ekonomikora bideratzen ditu eskatzaileak, edo bien konbinaziora, beren beharrei hobeto erantzuteko.

Norentzat?

Zerbitzua edonori zuzenduta dago, adin mugarik gabe, betiere mendekotasun, desgaitasun, bazterketa edo babesgabetasun egoera bat badago.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Balorazioa eskatzen den udalerrian erroldatuta egotea (babesik gabeko adingabeen kasuan izan ezik).

Mendekotasun, desgaitasun, babesgabetasun edo bazterkeria-egoeran egotearen zantzuak izatea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.