Gizarte larrialdiko egoeretarako ostatua
Herritar guztiak > Berehalako arreta krisi-egoeretan
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Gizarte-larrialdiko egoera dela eta, etxebizitza eskuratu ezin duten pertsona edo familiei ostatua eskaintzen die. Pisuak etxebizitza-eraikin arruntetan kokatu ohi dira.
Aldi baterako zerbitzua da, 4 hilabeterainokoa, salbuespen gisa iraupen bereko beste aldi batez luza daitekeena.
Baliabideak laguntza txikia eskaintzen du, eta ez du bere langilerik pisuan, nahiz eta, behar izanez gero, behar diren kanpoko baliabideak egituratzen diren, hala nola Udaleko Gizarte Zerbitzuaren laguntza informazio- eta balorazio-lanetan eta, hala badagokio, gizarte-laguntzako lanetan, mediazio-bitartekaritzan edo gizarte- eta hezkuntza-arloko eta/edo arlo psikosozialeko esku-hartzean.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
Larrialdi sozial baten ondorioz aldi baterako ostatua behar duten pertsonak edo familiak
Zenbat balio du zerbitzuak?
Pertsonaren egoera ekonomikoaren arabera koordainketari lotutako zerbitzua.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
Gizarte-larrialdietarako preskripzio teknikoa baino ez da behar.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Zerbitzua ematea Udalen ardura da.
Non eska dezaket zerbitzua?
Joan zaitez Gizarte Larrialdietako Zerbitzuetara edo zure auzo edo udalerriko Gizarte Zerbitzura.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude edo gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta laguntza hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.