Bazterkeria-maila lortzeko balorazioa
Gizarte-bazterketa egoeran dagoen pertsona > Zerbitzuei buruzko informazioa eta orientazioa, eta zerbitzu horiek nola eskuratu
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Zerbitzu honek gizarte-bazterketaren arriskua edo egoerak baloratzen ditu, honako hauek barne (2.1 fitxa):
- Gizarte-bazterkeriako egoeren gradua eta maila baloratzea (hiru intentsitate-mailatan: arina, ertaina edo larria).
- Egokienak diren baliabideetara bideratzea.
- Dagokion Arreta Pertsonalizatuko Plana-ren akordioa, erabiltzailearekin eta/edo senideekin batera.
Norentzat?
Gizarte-bazterketa arriskuan edo egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago zerbitzua.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Adinez nagusia izatea.
EAEko udalerri batean erroldatuta egotea.
Gizarte bazterketa zantzuak izatea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.