Oinarrizko beharrei erantzuteko eguneko zerbitzua (garbitzea, jatea, laguntza puntuala…)
Gizarte-bazterketa egoeran dagoen pertsona > Eguneko arreta eta gizarteratzeko laguntza
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Eguneko arreta-zerbitzua, baztertze-egoeran dauden pertsonei espazio bat eskaintzen diena egunez joateko eta oinarrizko beharrak asetzeko, eta, horretarako, leku bat eskaintzen die egunez babesteko, garbitzeko eta jateko; baita kontsigna- eta/edo ikuztegi-zerbitzu bat ere, hala badagokio (1.7 fitxa).
Urgentziazko egoerei erantzuten diete, eskakizun txikiko eta aldi baterako erabilerako zerbitzu baten bidez.
Gainera, honako funtzio hauek betetzen ditu:
- Erabiltzaileei dituzten eskubideen eta eskura ditzaketen gizarte-baliabideen berri ematea,
- Beren egoera normalizatzeko kudeaketak egiten laguntzea.
- Esku-hartze psikosoziala eskaintzea (entzute aktiboa eta emozioei eustea).
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
18 urte edo gorako pertsonak, gizarte-bazterkeria egoeran daudenak.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- 18 urte edo gehiago izatea.
- Intentsitate txikiko laguntza behar izatea, preskripzio teknikoaren arabera.
- Preskripzio teknikoa baino ez dute eskatzen, eta zuzeneko sarbideko zerbitzutzat hartzen dira, hau da, oinarrizko gizarte-zerbitzutik aurretik pasatu gabe sar daiteke zerbitzura.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Zerbitzua ematea Udalen ardura da.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zuzeneko sarbideko zerbitzutzat hartzen dira, beraz, Gizarte Zerbitzuetatik aldez aurretik pasatu beharrik izan gabe sar daiteke.
Edozein kasutan, zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo dezakezu.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.