Oinarrizko beharrei erantzuteko eguneko zerbitzua (garbitzea, jatea, laguntza puntuala…)

Gizarte-bazterketa egoeran dagoen pertsona > Eguneko arreta eta gizarteratzeko laguntza

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Eguneko arreta-zerbitzua, bazterkeria-egoeran dauden pertsonei espazio bat eskaintzen diena egunean zehar bertara joateko eta beren oinarrizko beharrak asetzeko, non babestu, garbitu eta jan (1.7 fitxa). Halaber, kontsignara eta garbitegira sartzeko aukera ematen du, kasuan kasu.

Urgentziazko egoerei erantzuten diete, eskakizun txikiko eta aldi baterako erabilerako zerbitzu baten bidez.

Gainera, informazioa eta orientazioa ematen dute, baita esku-hartze psikosoziala ere (entzute aktiboa eta emozioei eustea).

Norentzat?

18 urte edo gehiagoko pertsonak, gizarte-bazterketa egoeran daudenak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

18 urte edo gehiago izatea.

Intentsitate txikiko laguntza behar izatea, preskripzio teknikoaren arabera.

Baldintza bakarra preskripzio teknikoa da; zuzeneko sarbideko zerbitzua da, hau da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik aurretik pasatu gabe eskura daiteke zerbitzua.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.