Gizarteratzeko laguntza duten etxebizitzak

Gizarte bazterketa egoeran dagoen pertsona > Aldi baterako edo egonaldi luzeko ostatu zerbitzua

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Tutoretzapeko etxebizitzak dira, eta, testuinguru komunitarioan ostatu emateaz gain, beharrezko laguntza ere eskaintzen dute, erabiltzaileek pixkanaka bizitza normalizatua izan dezaten komunitatean (2.4.5 fitxa).

Egonaldia gizarteratzeko ibilbide bat betetzera baldintzatuta dago.

Etxebizitza horiek erabiltzaileen trebetasun pertsonalak hobetzera bideratutako laguntza eskaintzen da: informazioa, jarraipena, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea, laguntza psikosoziala, prestakuntza-jarduerak… Intentsitate ertaineko osasun-laguntza, otordu-zerbitzuak, ikuztegia, garbiketa eta zaintza ere barne har ditzakete.

Norentzat?

18 urte edo gehiagoko pertsonak, gabezia psikosozialak dituzten bazterketa-egoeran daudenak, bai eta beren kargura dituzten adingabeak eta tutoretzapean dituzten edo, tutoretzapean egon gabe, arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden eta eskatzailearekin bizi ohi diren helduak ere.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

18 urte edo gehiago izatea.

Aurreko 6 hilabeteetan EAEn erroldatuta egotea.

Intentsitate ertaineko laguntza behar izatea.

Gizarteratze-ibilbide baterako konpromisoa hartzea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.