Gizarteratzeko egoitza zentroak

Gizarte bazterketa egoeran dagoen pertsona > Aldi baterako edo egonaldi luzeko ostatu zerbitzua

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Egonaldi ertain edo luzeko egoitza-zentroak dira, ostatua eta beharrezko laguntza eskaintzen dutenak, erabiltzaileek pixkanaka bizitza normalizatua izan dezaten komunitatean (2.4.5 fitxa).

Egonaldia gizarteratzeko ibilbide bat betetzera baldintzatuta dago.

Zentro horiek intentsitate handiko laguntza eskaintzen dute, gabezia psikosozialak eta/edo etxerik ez duten erabiltzaileen gaitasun pertsonalak eta harreman-trebetasunak hobetzeko. Horretarako, hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: informazioa, jarraipena, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea, laguntza psikosoziala, prestakuntza-jarduerak eta lan-orientazioko jarduerak… Intentsitate ertaineko osasun-laguntza, otordu-zerbitzuak, ikuztegia, garbiketa eta zaintza ere barne har ditzakete.

Norentzat?

18 urte edo gehiagoko pertsonak, bazterketa egoeran daudenak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

18 urte edo gehiago izatea.

Aurre-aurreko 6 hilabeteetan EAEn erroldatuta egotea.

Laguntza-intentsitate handia behar izatea.

Gizarteratze-ibilbide baterako konpromisoa hartzea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.