Behar konplexuak dituzten pertsonentzako gaueko harrera

Gizarte bazterketa egoeran dagoen pertsona > Aldi baterako edo egonaldi luzeko ostatu zerbitzua

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Gaueko zentroa, etxerik gabeko pertsonentzat, udal harrera-zentroetan beren egoera pertsonalagatik artatu ezin direnak: jokabide-nahasmenduak, ospitaleko alta berriengatiko susperraldia, abstinentzia-sindromea… (2.3.2 fitxa)

Gaueko egonaldiaz gain, baliabide horiek informazioa eta orientazioa eskaintzen dute, jarraipena, entzute aktiboa eta emozioei eustea, higiene-trebetasunak eskuratzea, osasunerako hezkuntza-jarraibideak, drogamenpekotasun-arazoak dituzten pertsonentzako xiringen truke-zerbitzua…

Norentzat?

18 urte edo gehiagoko pertsonak, gizarte bazterketa egoeran daudenak eta egoera konplexuak dituztenak, gaua pasatzeko lekua behar dutenak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua da.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

18 urte edo gehiago izatea.

Udalaren arretarako harrera-zerbitzuetan arreta ematea zailtzen duten inguruabarrak (jokabide-nahasmenduengatik, ospitaleko altaren osteko susperraldiagatik edo abstinentzia-sindromeagatik).

Preskripzio teknikoa da baldintza administratibo bakarra; zuzeneko sarbidea ematen duen zerbitzua da, hau da, Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik aurretik pasatu gabe sar daiteke.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.