Bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestua

Gizarte bazterketa egoeran dagoen pertsona > Aldi baterako edo egonaldi luzeko ostatu zerbitzua

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Tutoretzapeko etxebizitzak egonaldi labur edo ertaineko ostatua eskaintzen die bazterketa-arrisku handiko egoeran dauden pertsonei (1.9.2 fitxa).

Helburu nagusiak hauek dira: erabiltzaileak egoera normalizatu baterantz bideratzea eta gaitasun pertsonalak, autoestimua, konfiantza pertsonala eta bizitza autonomoa garatzeko trebetasunak garatzea. Erabiltzaileei konpromisoa eskatzen zaie Arreta Pertsonalizatuko Planean eta, hala badagokio, banakako programazioan zehazten diren ekintzak egiteko.

Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da, eta ez du une oro bertan dagoen langilerik, baina bai Udaleko Gizarte Zerbitzuko langileen laguntza, honako eginkizun hauek egiteko: a) etxebizitzaren gainbegiratze presentziala, b) bitartekaritza, tutoretza eta laguntza, etxebizitzan bertan edo udalaren gizarte-zerbitzuetan eman ahal izango direnak. Otordu zerbitzua eta etxebizitza garbitzeko zerbitzua ere izan ohi dute.

Ahal dela, etxebizitza-eraikin arrunt batean dago.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Bazterkeria-arrisku handiko egoeran dauden 18 urteko edo gehiagoko pertsonak.

Bizikidetza-unitateari eusteko, honako hauek ere baliatu ahal izango dira zerbitzu honetaz:

  1. eskatzailearen ezkontidea edo ohiko bizikidetasun-harremana duen izatezko bikotekidea, azken hori tratu txarren biktima den emakumea denean izan ezik;
  2. bere kargura dauden adingabekoak;
  3. bere tutoretzapean dauden pertsona helduak edo, tutoretzapean egon gabe ere, mendekotasun-egoeran edo -arriskuan daudenak eta normalean eskatzailearekin bizi direnak.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • 18 urte edo gehiago izatea.
  • Eskabidea aurkeztu aurreko 6 hilabeteetan EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.
  • Erreferentziako profesionalaren balorazioa izatea, eta horren arabera: a) ostatu aukera bat behar dela, egonaldi labur edo ertainekoa, gizarteratze-prozesua bizigarritasun-baldintzetan egin ahal izateko; b) ez duela baliabide ekonomiko pertsonalik; c) ez duela gizarte- eta familia-laguntzarik.
  • Gizarteratzeko eta lan-arloko ibilbide bat edo ibilbide okupazional bat egiteko konpromisoa hartzea.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Zerbitzua ematea Udalen ardura da.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?