Bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestua
Gizarte bazterketa egoeran dagoen pertsona > Aldi baterako edo egonaldi luzeko ostatu zerbitzua
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Tutoretzapeko etxebizitzak taldeko ostatua eskaintzen die bazterketa arrisku handiko egoeran dauden pertsonei (1.9.2 fitxa). Helburua da erabiltzaileek autoestimua, konfiantza pertsonala eta bizitza autonomoa garatzeko trebetasunak garatzea. Erabiltzaileek Arreta Pertsonalizatuko Planean definitutako ekintzak egiteko konpromisoa hartu behar dute.
Intentsitate baxuko zerbitzua da, eta ez du bertako langilerik, baina Udaleko Gizarte Zerbitzuko langileen laguntza du gainbegiratze eta akonpainamendurako. Otorduak eta garbiketa ere barne har ditzake.
Ahal dela, etxebizitza-eraikin arrunt batean dago.
Norentzat?
- Bazterkeria-arrisku handiko egoeran dauden 18 urteko edo gehiagoko pertsonak.
- Eskatzailearen bikotekideak eta/edo haren ardurapeko pertsonek ere erabili ahal izango dute.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
18 urte edo gehiago izatea.
Aurreko 6 hilabeteetan EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea.
Erreferentziako profesionalak beharraren balorazioa egitea.
Gizarteratzeko eta lan-arloko ibilbide bat edo ibilbide okupazional bat egiteko konpromisoa hartzea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.