Desgaitasun-maila ezagutzeko balorazioa
Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Zerbitzuei buruzko informazioa eta orientazioa
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Zerbitzu honek (2.1 fitxa):
- ezgaitasun-maila baloratzen eta berrikuspen du,
- eskatzaileak beren premiei hobekien erantzuten dien zerbitzu edo prestazio ekonomikora bideratzen ditu,
- erabiltzailearekin eta/edo familiakoekin batera, dagokion Arreta Pertsonalizatuko Plana (APP) adosten du.
Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, beharrezkoa da desgaitasuna %33koa edo handiagoa izatea.
Norentzat?
Zerbitzua buru gaixotasuna dela eta desgaitasun egoeran dagoen pertsona orori zuzenduta dago, modu iraunkorrean.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Doako zerbitzua da.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
Balorazioa eskatzen den udalerrian erroldatuta egotea.
Aldez aurretik diagnostikatutako ezgaitasun fisiko, psikiko, intelektual edo sentsorialen bat izatea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.