Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa (ZLPE)

Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Laguntza ekonomikoak zuretzat edo zure zaintzaileentzat

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa ematen da pertsona batek zerbitzu bat jasotzeko eskubidea duenean, baina Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak ezin du aldi baterako bermatu zerbitzu horretarako sarbidea sistema horretan integratutako zerbitzuen esparruan. Laguntza sistema publikotik kanpo antzeko ezaugarriak dituen prestazio edo zerbitzu baterako sarbidea errazteko da (fitxa 3.4.1).

  • Izaera periodikoa du.
  • Aldi baterakoa eta salbuespenezkoa da, eta soilik ematen da erabiltzailearen eskubidea aitortzen denetik GZESaren barruan dagokion prestazioa edo zerbitzua benetan jasotzen duen arte, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen 16.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
  • Pertsona GZESan integratutako zerbitzu batera sartzen denean iraungitzen da.

Norentzat?

Prestazioa lotzen zaion zerbitzu zehatzaren irizpideak betetzen dituzten pertsonak.

Zenbatekoa da?

Gehieneko zenbatekoa urtero finkatzen dute udalek, Foru-aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak zerbitzu motaren arabera.

Pertsona bakoitzak jasotzen duen zenbatekoa aldatu egiten da, hainbat faktore kontuan hartuta:

  • Zerbitzuaren kostua.
  • Eskatzen duen pertsonaren gaitasun ekonomikoa.
  • Beste gizarte-zerbitzu batzuk erabiltzen diren ala ez (telelaguntza izan ezik, bateragarria baita).
  • Antzeko beste prestazio edo osagarriak jasotzea.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Prestazioa lotzen zaion zerbitzua eskuratzeko betekizunak betetzea.

Prestazioa eskatu zaion administrazioari dagokion lurraldeko udalerri batean erroldatuta egotea.

Baliabide pribatu baimendu batean plaza baduela egiaztatzea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.