Erabakitzeko laguntza
Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Erabakiak hartzen laguntzeko neurriek beren bizitzako arlo bati edo batzuei buruz erabakitzen laguntzen diete behar duten helduei (2.7.2.3 fitxa).
Eredu horren bidez, aurreko "tutoretzaren" ordez, laguntza-sistema berri bat ezarri da, desgaitasuna edo mendekotasuna duen pertsonaren eskubideak, borondatea eta lehentasunak errespetatzen dituena. Pertsona bakoitzarentzako laguntza zehatzak eta banan-banakoak aurreikusten ditu, bere beharren eta nahien arabera.
Laguntza-sistemak ez ditu soilik ondare-izaerako gaiak hartzen kontuan, baita alderdi pertsonalak ere, hala nola bere bizitza arruntari eragiten dioten gaiei buruzko erabakiak (etxebizitza, osasuna, komunikazioak, etab.).
Laguntza-neurrien artean, Kuradoretza da desgaitasunen bat duten pertsonentzako etengabeko laguntza, haien behar zehatzak, egoera eta inguruabarrak kontuan hartuta. Nolanahi ere, laguntza-kuradoretza (arau orokor gisa, erabakiak hartzeko laguntza gisa zehazten da) eta ordezkaritza-kuradoretza (salbuespen gisa, desgaitasuna duen pertsona ordeztea dakar zehazten diren egintzetan) aurre ikusten dira. Horren edukia ebazpen judizial baten bidez zehaztu behar da, eta bertan zehazten dira kuradorearen esku-hartzea zein arloetarako behar den.
Laguntza neurriren baten ardura hartuko duten familiei ere aholkularitza eskaintzen die zerbitzuak.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
- Desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonak, erabakiak hartzeko laguntza behar dutenak.
- Laguntza neurrien ardura hartuko duten senideak edo pertsonak.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- 18 urte edo gehiago izatea.
- Norberaren eskubideak erabiltzeko eta/edo erabakiak hartzeko laguntza behar izatea.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere ondare egoeraren arabera
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Araba
Beroa Fundazioa
Web: www.fundacionberoa.com
Bizkaia
Gipuzkoa
Gertuan Fundazioa
Email: gertuanfundazioa@gertuanfundazioa.eus
Web: www.gertuanfundazioa.eus/
Hurkoa Fundazioa
Email: idazkari@hurkoa.eus
Web :www.hurkoa.eus
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ere informazioa eska dezakezu.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude edo gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta laguntza hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.