Erabakitzeko laguntza
Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko
Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.
Zertan datza?
Beren bizitzako eremuren batean edo gehiagotan erabakiak hartzeko laguntza behar duten pertsona helduei zuzendutako zerbitzua (2.7.2.3 fitxa). Kuradoretzaren eta gainerako laguntza-neurrien helburua gaitasun juridikoaren erabilera eraginkorra, garapen osoa, gizarteratzea eta bizi-kalitatearen hobekuntza erraztea da.
Eredu berri horrek aurreko "tutoretza" horren ordez, laguntza jarraituen sistema berri bat ezartzen du, non urritasuna edo mendekotasuna duen pertsonaren eskubideak, borondatea eta lehentasunak errespetatzen diren. Etengabeko laguntza eskaini nahi zaie hala behar duten pertsonei, ez bakarrik ondare arloko gaietan, baita bizitza arruntari eragiten dioten alderdi pertsonaletan ere (bizilekua, osasuna, komunikazioak, etab.).
Laguntza neurriren baten ardura hartuko duten familiei ere aholkularitza eskaintzen die zerbitzuak.
Norentzat?
- Desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonak, erabakiak hartzeko laguntza behar dutenak.
- Laguntza neurrien ardura hartuko duten senideak edo pertsonak.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere ondare-egoeraren arabera.
Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?
18 urte edo gehiago izatea.
Norberaren eskubideak erabiltzeko eta/edo erabakiak hartzeko laguntza behar izatea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Araba
Beroa Fundazioa
Web: www.fundacionberoa.com
Bizkaia
Gipuzkoa
Gertuan Fundazioa
Email: gertuanfundazioa@gertuanfundazioa.eus
Web: www.gertuanfundazioa.eus/
Hurkoa Fundazioa
Email: idazkari@hurkoa.eus
Web: www.hurkoa.eus
Informazio gehiago
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ere informazioa eska dezakezu.