Bizitza independentea izateko laguntza

Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Laguntza etxean eta/edo bizitza autonomoa izateko

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Zerbitzu hau bizitza independenterako programa batetik abiatzen da, eta desgaitasun intelektuala eta/edo gaixotasun mentala duten pertsonei zuzentzen zaie, laguntza behar baitute beren autonomiarako eta ingurune komunitarioan aktiboki parte hartzeko (2.7.2.1 fitxa).

Laguntza-ekintza multzo bat da, eta laguntza eskaintzen die jada modu independentean bizi diren pertsonei edo bakarrik, bikotean edo desgaitasuna eta/edo buruko gaixotasuna duten beste pertsona batzuekin bizi nahi dutenei.

Laguntzak modu dinamikoan, malguan eta pertsona bakoitzaren beharretara egokituta eskaintzen dira.

Bere helburuak honako hauek dira:

  1. Erabiltzaileen autonomia erraztea etxean, ikaskuntza baliagarrien bidez.
  2. Komunitate-ingurunean gizarteratzen laguntzea, familiarekin, lagunekin, lankideekin edo bizilagunekin harremanen sarea sustatuz.
  3. Segurtasun- eta autoestimu-sentimendua areagotzea.
  4. Bizileku- edo ostatu-zerbitzu batean sartzea saihestea beren etxean bizitza independentea eramateko gaitasuna duten pertsonak, behar dituzten laguntzekin.
  5. Beren eskubideak gainerako pertsonen aukera berdintasunean erabil ditzaten erraztea.
  6. Bizitzaren arlo guztietan, komunitatean parte-hartze aktiboa izan dezaten erraztea.
  7. Norberaren bizimodua aukeratu ahal izatea, bizitza independentea garatzeko.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

18 urte edo gehiago dituzten pertsonak, ezintasun intelektuala eta/edo gaixotasun mentala dutenak, mendekotasun-egoeran edo mendekotasun-arriskuan daudenak, edo % 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • 18 urte edo gehiago izatea.
  • Desgaitasun intelektuala eta/edo gaixotasun mentala.
  • Erabilera pertsonalerako egokia den etxebizitza bat izatea.
  • Menpekotasun aitorpenik ez duten pertsonen kasuan, eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan EAEn erroldatuta egotea eskatzen da.
  • Behar adina trebetasun izatea bizimodu independentea garatzeko, behar diren laguntzekin.
  • Laguntza behar izatea, komunitateko bizitza errazteko, isolamendua saihestuz, eta/edo beren autonomia ahalbidetzeko etxean eta komunitatean, hezkuntza edo lan-ingurunean;

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eska dezakezu informazioa.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?