Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako zerbitzu edo zentro okupazionala

Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Eguneko arreta edo arreta okupazionala

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Buruko gaixotasuna duten pertsonen garapen soziolaborala eta autonomia errazteko zerbitzu edo zentroa (2.2.2 fitxa). Horretarako, jarduera okupazionalak, estimulazio- edo errehabilitazio-jarduerak, hezkuntza-, prestakuntza- edo kultura-jarduerak garatzen dituzte. Otordu-zerbitzua eta garraio egokituko zerbitzua ere izaten dute, beharrezkoa denean.

Malgutasun-irizpideak aplikatzen dira, zerbitzua erabiltzailearen beharretara eta lehentasunetara egokitzeko. Laneratzeko lehen urrats bat izan daiteke, edo lan bat lortzeko zailtasun handiak dituzten pertsonentzako etengabeko alternatiba bat.

Erabiltzaileek eskersari ekonomikoa jasotzen dute beren lanagatik.

Norentzat?

18 eta 64 urte bitarteko edo gehiagoko pertsonak, buruko gaixotasun kronikoa dutenak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Doako zerbitzua, otordu-zerbitzua izan ezik. Zerbitzu horren zati bat erabiltzaileak ordainduko du, bere egoera ekonomikoaren arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

18 eta 64 urte bitartean izatea.

Buruko gaixotasun kronikoaren diagnostikoa.

Eskaera egiten den Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.

Autonomiarako eta gizartean eta lan-munduan integratzeko gaitasunak eskuratu behar dira, eta ezinezkoa da epe laburrean enplegua lortzea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.