Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako eguneko zentroa
Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Eguneko arreta edo arreta okupazionala
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Zerbitzu honek eguneko arreta eskaintzen die buruko gaixotasun kronikoa duten pertsonei (2.2.1 fitxa). Helburua da norberaren autonomia-mailari eustea, muga funtzionalak konpentsatzea eta zaintzaileei laguntzea.
Banakako zerbitzu integrala da, eta, hala, malgutasun-irizpideak aplikatzen dira, zerbitzua pertsonaren behar eta lehentasunetara hobeto egokitzeko.
Intentsitate ertain eta handiko zerbitzua da, eta hauek bermatzen dira:
- zaintzaileak eta hezitzaileak etengabe egotea.
- zerbitzu medikoa eta erizaintzakoa ematea, hala badagokio.
- diziplina anitzeko profesional-talde baten laguntza, ongizate fisiko, psikologiko eta sozialera bideratutako arreta integrala emateko.
Eguneko arreta zerbitzuan honako hauek eskaintzen zaizkio erabiltzaileari: estimulazio edo errehabilitazioko esku-hartzea, hezkuntzakoa eta aisialdikoa, okupazionala edo lan-aurrekoa, psikosoziala (hala badagokio, jokabide-nahasteak maneiatzeko laguntzak barne), gizarte-laguntza eta garraio egokitua, beharrezkoa denean. Otordu eta higiene pertsonaleko zerbitzuak barne har ditzake. Azkenik, erabiltzaileen osasun-beharrei erantzunez, osasun-prestazioak eskain ditzakete: erizaintzako arreta, mediku-arreta, errehabilitazioa, jarduera terapeutikoak…
Zerbitzuaren erabilera aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
18 eta 64 urte edo gehiago dituzten pertsonak, buruko gaixotasun kronikoak dituztenak eta intentsitate ertain edo altuko laguntza behar dutenak eguneroko jarduerak egiteko.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- 18 eta 64 urte bitartean izatea.
- Buruko gaixotasun kronikoaren edo buru-nahaste larri eta luzearen diagnostikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak emana, edo gaixotasun edo trastorno horren ondoriozko mendekotasuna onartua duena.
- Intentsitate ertain edo handiko laguntza behar izatea.
- Eskaera egiten den Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.
- Espainiako nazionalitatea edo legezko egoitza.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.
Nori dagokio zerbitzu hori ematea?
Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude edo gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta laguntza hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.