Eguneko arreta, zaintzaileak aldi baterako atsedena har dezan

Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Eguneko arreta edo arreta okupazionala

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Eguneko zentro edo zerbitzuetara aldi baterako sartzea buruko gaixotasuna duten pertsonak, normalean familiako zaintzaileek zaintzen dituztenak etxean (2.5 fitxa).

Zaintzailea bere eginkizuna aldi baterako betetzea eragozten dion egoera batean dagoenean aktibatzen da zerbitzua (bajan dago, atseden hartu behar du, oporretara joan behar du…).

Norentzat?

Buru gaixotasuna duen pertsonaren zaintzaile nagusia eta ez profesionala.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

Gaixotasun mentala duen pertsona eta zaintzailea etxebizitza berean eta dagokion lurralde historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.

Etxebizitza berean erroldatuta egotea 12 hilabetez.

Dagokion eguneko zerbitzura sartzeko baldintzak betetzea.

Zaintzailea eta gaixotasun mentala duen pertsona elkarrekin bizi direla egiaztatzea, zaintzaren prestazioa justifikatzen bada Udaleko Gizarte Zerbitzuen txostenaren bidez.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.