Neurrizko laguntza duten etxebizitzak
Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Egoitza edo etxebizitza bat laguntzarekin eskuratzea
Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.
Zertan datza zerbitzu hau?
Laguntzadun etxebizitzak dira, etengabeko gainbegiratzerik behar ez duten pertsonak artatzen dituztenak, gizarteratze-prozesuan daudenak eta, haiek gizarteratzera eta bizitza normalizatu batera itzultzera bideratutako ibilbide pertsonalizatuaren esparruan, zerbitzutik kanpo eskaintzen diren prestakuntza-jardueretan eta garapen pertsonaleko jardueretan egunean zehar parte hartzen dutenak (2.4.3 fitxa).
Zerbitzu horietan zaintzaileak egoten dira erabiltzaileak dauden orduetan. Etxebizitzek beharrezko laguntza eskaintzen dute gaixotasun mentala duten pertsonen autonomia pertsonala mantentzeko, haien hondar-sintomatologia gutxitzeko, ospitaleratze psikiatrikoak saihesteko eta haien gizarteratzea bultzatzeko. Otordu, ikuztegi, garbiketa eta zaintza zerbitzuak ere izaten dituzte.
Aldi baterako, egonaldi luzeko edo egonaldi iraunkorreko zerbitzuak izan daitezke.
Nork jaso dezake zerbitzu hori?
18 urte edo gehiagoko pertsonak, gaixotasun mental kronikoa edo nahasmendu mental larria diagnostikatu zaienak.
Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?
- 18 urte edo gehiago. Salbuespen gisa, adingabeak ere sartu ahal izango dira:
- bere beharrek edo gizarte- eta familia-egoeraren larritasunak hala aholkatzen dutenean;
- babesgabetasun-arrisku larriko kasuetan, adingabeen babes-zentroetan arreta egokia bermatu ezin dutenean.
- Eskabidea aurkezteko unean Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.
- Gaixotasun mental kroniko edo nahasmendu mental larri eta luzearen diagnostikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak emana eta gaixotasun horren ondoriozko mendekotasuna onartua.
Zenbat balio du zerbitzuak?
Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua, onuradunaren ekonomiaren eta baliabidea erabiltzeko modalitatearen arabera.
Non eska dezaket zerbitzua?
Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.
Zerbitzu honetan interesatuta bazaude edo gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.
Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.