Neurrizko laguntza duten etxebizitzak

Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Egoitza edo etxebizitza bat laguntzarekin eskuratzea

Fitxa laburtua kontsultatzen ari zara. Hemen informazio osoa.

Zertan datza?

Etengabeko gainbegiratzerik behar ez duten eta, egunez, zerbitzutik kanpo eskaintzen diren prestakuntza- eta garapen pertsonalerako-jardueretan parte hartzen duten buruko gaixotasunak dituzten pertsonak artatzen dituzten etxebizitzak (2.4.3 fitxa).

Zerbitzu horiek zaintzaileak dituzte erabiltzaileak dauden orduetan. Etxebizitzek beharrezko laguntza eskaintzen dute gaixotasun mentala duten pertsonen autonomia pertsonala mantentzeko, haien sintomatologia murrizteko, ospitaleratze psikiatrikoak saihesteko eta haien gizarteratzea bultzatzeko. Horrez gain, otordu-zerbitzua, ikuztegi-zerbitzua, garbiketa-zerbitzua eta zaintza-zerbitzua.

Laguntza duten etxebizitzak aldi baterako egonaldikoak, egonaldi luzekoak edo egonaldi iraunkorrekoak izan daitezke.

Norentzat?

18 urte edo gehiagoko pertsonak, gaixotasun mental kronikoa edo nahasmendu mental larria diagnostikatu zaienak.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, onuradunak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du, bere egoera ekonomikoaren eta baliabidea erabiltzeko modalitatearen arabera.

Zer baldintza bete behar ditut eskatzeko?

18 urte edo gehiago. Salbuespenez, adingabeak.

Dagokion lurralde historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.

Gaixotasun mental kronikoaren edo nahasmendu mental larri eta luzearen diagnostikoa.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.