Laguntza handiko egoitza-zentroak

Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Egoitza edo etxebizitza bat laguntzarekin eskuratzea

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Egoitza-zentro soziosanitarioak, gaixotasun mental kronikoa duten eta eguneroko jarduerak egiteko etengabeko ikuskapena eta/edo laguntza behar duten eta ohiko ingurunean artatu ezin diren pertsonentzako ohiko etxebizitza izateko (2.4.3 fitxa).

Egoitza horiek laguntza zabala eta indibidualizatua bermatzen dute, pertsonaren behar aldakorretara egokitzen dena. Horretarako, askotariko profesional-taldea du ongizate fisiko, psikologiko eta sozialera bideratutako arreta integrala emateko.

Egoitza-zentroek errehabilitazio funtzionalerako, psikosozialerako eta gizarteratzeko programak eskaintzen dituzte, gaixotasun mentala duten pertsonen autonomia pertsonala hobetzeko eta mantentzeko, haien hondar-sintomatologia murrizteko, ospitaleratze psikiatrikoak saihesteko eta haien gizarteratzea bultzatzeko. Programa horietan, laneratzeko edo prestakuntza-jarduerak edo prestakuntza-aurreko jarduerak sartzen dira. Osasun-prestazioei dagokienez, erizaintzako arreta eta arreta medikoa barne hartzen ditu, arreta psikiatrikoa bereziki. Otordu zerbitzua (gosaria, bazkaria, askaria, afaria), garbitegia, garbiketa eta zaintza ere sartzen dira.

Aldi baterako, egonaldi luzeko edo egonaldi iraunkorreko zerbitzuak izan daitezke.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

18 urte edo gehiagoko pertsonak, gaixotasun mental kronikoa edo nahasmendu mental larria diagnostikatu zaienak.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • 18 urte edo gehiago. Salbuespen gisa, adingabeak ere sartu ahal izango dira:
    • bere beharrek edo gizarte- eta familia-egoeraren larritasunak hala aholkatzen dutenean;
    • babesgabetasun-arrisku larriko kasuetan, adingabeen babes-zentroetan arreta egokia bermatu ezin dutenean.
  • Eskabidea aurkezteko unean Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea.
  • Gaixotasun mental kroniko edo nahasmendu mental larri eta luzearen diagnostikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak emana eta gaixotasun horren ondoriozko mendekotasuna onartua.
  • Aldizkako laguntza, mugatua, zabala edo orokorra behar izatea.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua, onuradunaren ekonomiaren eta baliabidea erabiltzeko modalitatearen arabera.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?