Aldi baterako egonaldia egoitzan, zaintzaileak atseden har dezan

Pertsona 18+ buru gaixotasuna > Egoitza edo etxebizitza bat laguntzarekin eskuratzea

Fitxa osoa kontsultatzen ari zara. Hemen informazio laburtua.

Zertan datza zerbitzu hau?

Zaintzaile senideek beren etxeetan artatu ohi dituzten gaixotasun mentala duten pertsonen aldi baterako egonaldia egoitza-zentroetan (2.5 fitxa).

Helburua da zaintzaileak atsedenerako, aisialdirako eta bere burua zaintzeko denbora pertsonala izatea. Zaintzaileak ere jo dezake zerbitzura, bere eginkizuna aldi baterako betetzea eragozten dion egoera batean dagoelako (bajan dago, oporretara joan behar du...).

Eskaintzen den zerbitzua aldi baterako egonaldia egiten den egoitza-zentroari dagokiona da.

Nork jaso dezake zerbitzu hori?

Buru gaixotasuna duen pertsonaren zaintzaile nagusia eta senidea.

Zein baldintza zehatz bete behar dira zerbitzua eskatzeko?

  • Gaixotasun mentala duen pertsona eta zaintzailea etxebizitza berean eta dagokion lurralde historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Gaixotasun mentala duten pertsonak eta zaintzaileak eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan bizileku berean erroldatuta egotea.
  • Atseden hartzeko egonaldia egingo den egoitza-zerbitzuan sartzeko baldintzak betetzea.
  • Zaintzailea eta gaixotasun mentala duen pertsona elkarrekin bizi direla egiaztatzea, zaintzaren prestazioa justifikatzen bada Udaleko Gizarte Zerbitzuen txostenaren bidez.

Zenbat balio du zerbitzuak?

Koordainketaren menpe dagoen zerbitzua da, hau da, erabiltzaileak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du bere egoera ekonomikoaren eta zerbitzua erabiltzeko modalitatearen arabera.

Nori dagokio zerbitzu hori ematea?

Foru Aldundien ardura da zerbitzua ematea.

Non eska dezaket zerbitzua?

Zure auzo, udalerri edo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan.

Zerbitzu honetan interesatuta bazaude eta gehiago jakin nahi baduzu, Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten pertsonekin hitz egin dezakezu. Nola funtzionatzen duen eta zerbitzu hori nola balia dezakezun azalduko dizute.

Esaiguzu zure udalerria eta harremanetarako lekuak eta datuak adieraziko dizkizugu.

Zer arauk ezartzen du zerbitzu hori?